XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orduak eta orduak egin nituen han goian, geldi-geldi.

Iluntzen hasi zen.

Eta azkenean amonaren ahotsa entzun nuen, niri deika.

- Hemen goian nago!- oihu egin nion.

- Jaitsi oraintxe bertan hortik, afalordua ere joan zaiguk eta!.

- Amona, joan al da emakumea? - Ze emakume? - Eskularru beltzak zituena!.

Isiltasuna egin zen han behean. Hitz egiteko adorerik gabe, harri eta zur zegoen.

- Amona! oihukatu nuen berriro. Joan al da? - Bai erantzun zuen amonak azkenean. Joan duk.

- Hemen negok, bihotza. Nik zainduko haut. Eta orain, jaitsi.

Jaitsi egin nintzen. Dardarka nengoen. Amonak besarkatu egin ninduen.

- Sorgin bat ikusi dut - esan nion.

- Goazemak barrura erantzun zidan. Nirekin ongi egongo haiz.

Etxera eraman eta kakao kikara bat eman zidan azukre askorekin.

- Konta iezadak - esan zidan.

Nik dena kontatu nion.

Bukatu nuenean, amona bera jarri zen dardar.

Aurpegia hauskara zuen eta erpururik ez zuen eskuari begiratu bat ematen ikusi nuen.

- Badakik zer esan nahi duen horrek esan zidan, gure barrutian sorginen bat dagoela.

- Aurrerantzean ez diat eskolara bakarrik joaten utziko.